2014-12-20

TXAPELDUNAK GAZTE MAILAN 20014KO BIZKAIKO ESKU BINAKA TXAPELKETAN



Gaur, 2014ko abenduaren 20an,  Mungiako frontoian goizeko hamaiketan kadete eta gazte mailako
Bizkaiko esku binakako finalak jokatu dira eta Arrankudiagak  gazte mailakoak irabazi ditu.

Hasieran kadeteetakoak jokatu dira, Lemoa eta Laukizen artean. Azpimarratzekoa da Laukizkoa, herri txiki bat izanik fnalera ailegatu delako bertoko pelotari birekin eta klubeko eta herriko jende ugari joan delako, alkatea tartea. Lemoak, Aurrekoetxea eta Portugaletek lagatako Martitegik, irabazi dute.

Gaurko txapeldunak: Gorostiaga eta Arandia , gazteak; eta Martitegi eta Aurrekoetxea, kadeteak

Jubenil edo gazte mailan, Arrankudiaga eta Markinaren arteko lehia izan da. Urdulizek lagatako Gorostiagak eta Arandiak irabazi dute 22 eta 11. Markinatik Arrizabalaga eta Leioak uzitako Cabello aritu dira.

Nahiz eta ordu ona ez izan, herritik batzuk animatzera joan dira. Eskerrik asko

No hay comentarios: