2013-07-09

BIZKAIKO AURRETIKOAK EDO PREBIAK


Ibarrondo(Zeanuri) eta Beaskoetxearen arteko partida

Irailean Bizkaiko banakako txapelketarako zonaka aurretikoak edo prebiak jokatu dira. Zona bakoitzean lau pelotarik lortzen dute postua gero txapelketa jokatzeko.

KADETE mailan. Eneko Kristobalek San Joséren kontra galdu zuen. Jon Beaskoetxea partidu bi irabazi eta gero Lemoako Aurrekoetxearen kontra galdu zuen.

GAZTE mailan. Ander Arandiak lortu du postua Zornotzako Larrozeari irabazi eta gero.

SUB 22 mailan Gorka Ibarrondok lortu du postua Zornotzako Errekagorri eta Usansoloko Gonzalezi irabazi eta gero.

NAGUSIETAN Dani Arkotxak irabazi ditu partida bi eta postua ere lortu du.

No hay comentarios: