2011-11-22

BAQUÉko finaletan Ibarrondo

Mañarian, 2011ko azaroaren 27an. Argazkia: Jon A.


Aspaldiko lagunek gaur jokatu dute BAQUÉ txapelketako finala Dario Gómezek 18 eta 13 irabaziz. Urteetan ibili ziren bikote moduan hainbat txapelketetan: Amurrion, Zaramagan,... eta gaur elkarren aurka aritu dira.

Dario, gazteena, 96. urtekoa, hasi da irabazten, bost eta zero. Bigarren parte batean, Gorkak, 95. urtekoa, tanto gehiago egin du hamabinara berdinduz eta 13nara, baina azken zatia berriro Darioarena izan da.

Jubeniletan Zaratamoko Elezkanok 22 eta 4 irabazi dio Astigarragako Santxezi.

Azpimarratzeko da egon den giroa publiko artean, pelota munduko jendea eta pelotarien herrietatik joandakoak ziren gehienak. Arrankudiagatik ere jende mordo bat joan da eta eskertzekoa da.

Finalen bideoa ikusteko beheko lotura daukagu
http://bcove.me/ktu7qb5x

Azaroaren 24an idatzitakoa:

Atxondon atzo, azaroaren 23an, jokatutako finalerdian Arrankudiagako Ibarrondok lortu zuen finalera pasatzea. Iurretako Bereikuari 18 eta 5 irabazi zion.
Arrankudiagako pelotari batek, lehenengoz, lortzen du BAQUÉ txapelketako final batera ailegatzea.

Finala Mañarian

Azaroaren 27an, 11:30ean

Ibarrondo Burlatako Agirreren kontra

Agirre lesionatuta dagoenez Ezkaraiko GOMEZen aurka izango da.

No hay comentarios: