2011-03-02

MALERREKA TXAPELKETA

2011-03-05. Doneztebe
Malerrekako txapeldunak (infantil) Otxandorena eta Bengoetxearekin

MALERREKAKO FINALAK


Joan den asteburuan jokatzekoak baziren ere, azkenean larunbat honetan Donezteben jokatuko dira Errekak antolatzen duen bederatzigarren Malerrekako Pilota Txapelketaren finalak.
Hona hemen partidu guztiak:

Benjaminetan, Ilunpeko Alberdi eta Galarraga, Oberenako Ozkoz eta Cuairanen aurka.

Alebinetan, Errekako Zubizarreta eta Salaberria, Ilunpeko Alberdi eta Egigurenen kontra ariko dira.

Infantiletan, Donibaneko Bakaikoa eta Medina, talde bereko Laso eta Arrankudiagako Arandiaren kontra.

Kadeteetan, Zugarraldeko Larunbe eta Sarasa, Oiarpeko Ugalde eta Imazen aurka.

Jubeniletan, Errekako Maia eta Lasa, Añorgako Barandiaran eta Sanchezen aurka.

Sub 22 mailan, Errekako Juanenea eta Zugarraldeko Lukin, Intxurreko Urretabizkaia eta Otegiren kontra ariko dira.

Maila nagusian, Iñaki Esain eta Joseba Madariaga, Unai Onsalo eta Xabi Arraztoaren kontra ariko dira.
Testu hau http://www.erreka.org/ lekutik hartua izan da.

No hay comentarios: