ZORNOTZAKO KARMENGO TXAPELKETA
.
Txapeldun urdinak, Gorka Lazkano eta Xabier Emaldi, Arrankudiagarekin aritu diren zornotzarrak. 2009-2010 denboraldian, prebenjaminetan, gurekin eskarmentu handia hartu eta gero, pelotari bikainak dira gaur egun.
.
Finala, infantiletan, Zornotzako Iñigo Elorriaga eta Markinako Joseba Romeroren kontra izan zen. Partida oso orekatua eta gogorra izan zen. Aurreko egunean, zapatuan, finalerdia, luzea, ordu bat pasatuta, eta lehiatua eduki zuten Iurretako Kalleja eta Otaduiren kontra.
No hay comentarios:
Publicar un comentario